Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlsruhe

Alemaniako hiria (Baden-Württemberg), Rhin ibaiaren ertzean, Oihan Beltzaren iparraldean. 267.200 biztanle (1989). Industriagune garrantzizkoa: mekanika, elektronika eta kimika. Portua (9.735.000 tonako sartu-irteera 1985ean).  v  Historia. 1715ean sortu zuen Baden-Durlach-eko margrabeak, Palatinatuko gerran frantsesek 1689an suntsitutako hiriburu zaharraren ordez. Margrabearen egoitza Versaillesko ereduari jarraituz eraiki zen, loretoki, iturri eta jauregian bat egiten zuten bide zabalekin. XIX. mendean garrantzi handiko kulturagune bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran hiria eta jauregia suntsituta gelditu ziren, baina gero berriztatu egin zituzten. Bertan dago Alemaniako konstituzioko Auzitegi gorena.