Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karmal, Babrak

Afganistango politikaria (Kabul, 1929). Afganistango monarkia garaian ezkerreko alderdietako kide izan zen, eta 1973an errepublika ezarri zuen estatu kolpean parte hartu zuen. Mohammad Taraki lehendakariarekin zituen ezadostasunengatik Sobiet Batasunera erbesteratu zen. 1979ko abenduan Sobiet Batasuneko gudarosteak Afganistanen sartu zirenean Babrak Karmal izendatu zuten Lehen Ministro eta Iraultza Kontseiluko idazkari. 1981ean Lehen Ministro kargua utzi zuen, eta 1986an Mohammad Najibullah polizia sekretuaren buruak kargu guztietatik kendu zuen.