Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karma

iz. Hinduen artean, izateen arteko ezberdintasunak adierazten dituen legea. Norberaren jokaera zaharrek eragina dute bere etorkizuneko bizitzan, berriz haragi bihurtzean, alegia. Karmaren dotrinak hindu sinesteetako bat adierazten du: bizitza hori beste askoren arteko bat da, eta bizitza bakoitzak hurrengoa baldintzatzen du. Horrela, gaurko jokaera baten energia morala gorde egiten da eta hurrengo bizitzan fruitu ematen du; norberaren gizarte mailan, izaeran eta jokaeran ikusten da. Bizitzen katean zehar, norberak bere burua Brahma bezain akats gabea izateraino hobe dezake. Edo kontrakoa egin dezake, hots, infernura iristeraino gaiztotu; orduan, hurrengo bizitzan animalia baten izaeran jaiotzen da. Bizitza bateko jokabideak ez du hurrengo bizitzako izaera baldintzatzen soilik, baita bizitza bat bukatzearen eta hurrengoa hastearen bitarte horretan, hau da, anima zeruren edo infernuren batean egotea. Budismoak eta jainismoak ere karmaren legeak aitortzen dituzte beren dotrinan.