Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos

Napoli eta Siziliako zazpi erregeren izena.  v  Karlos I.a. Napoli eta Siziliako lehenengo erregea, 1266-1285 bitartean (1226 - Foggia, 1285). Luis IX.a Frantziakoaren anaia gaztea zen. 1246an Proventzako konderria eskuratu zuen. Luis erregearen lagun joan zen Egiptoko gurutzadara (1248-1250). Aita Santuarekin aliaturik Napoli eta Sizilia konkistatu zituen. Hiriburua Palermotik Napolira eraman zuen. Frantsesa hango hizkuntza ofizial egin zuenean, matxinada sortu zen Sizilian (1282). Petri III.a Aragoikoak lagundurik siziliarrek Karlos I.aren gudarosteak uhartetik kanpora egotzi zituzten.  v  Karlos II.a. Napoli eta Siziliako erregea 1285-1309 bitartean; Hungariako errege (1254 - Napoli, 1309). Karlos I.aren seme eta ondorengo izan zen. Sizilia berreskuratzeko ahaleginetan huts egin zuen.  v  Karlos III.a. Napoli eta Siziliako erregea 1381-1386 bitartean; Hungariako errege (1345 - Kerber, 1386). Luis I.a Hungariakoaren gortean egin zituen ikasketak. Joana I.a Napolikoak bere ondorengotzat onartu zuen, baina gero asmoa aldatu eta Luis Anjou-ko dukea izendatu zuen ondorengo. Urbano VI.ak Karlos Napoliko errege izendatu zuenean, Karlosek hiri hura setiatu eta Joana preso harturik, kartzelan hilarazi zuen. 1385ean Luis I.a Hungariakoa hil zenean, hango erregetza eskatu zuen. Luis erregearen alargunaren aginduz hil zuten.  v  Karlos IV.a. ik. Karlos I.a Espainiakoa.  v  Karlos V.a. ik. Karlos II.a Espainiakoa.  v  Karlos VI.a. ik. Karlos VI.a Alemaniakoa.  v  Karlos VII.a. ik. Karlos III.a Espainiakoa.