Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlota erreginaren uharteak

Kanadako uhartedia, 150 uharte inguruz osatua, Itsaso Barean, Kolunbia Britainiarraren kostaldean. Iparretik hegoalderantz 280 km inguru hedatzen dira. Eremua: 9.395 km2. 5.884 biztanle, haida indiarrak gehienak. Alaskatik, Kolunbia Britainiarretik eta Vancouver uhartetik Dixon golkoak, Hecate itsasarteak eta Karlota erreginaren golkoak bereizten dituzte.  v  Juan Pérez espainiarra (1774) eta James Cook kapitain ingelesa izan ziren uharte haietara iritsi ziren lehenengo europarrak.