Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karamzin, Nikolai Mikhailovitx

Errusiar historialaria (Sinbirsk, 1766 - San Petersburgo, 1826). Gudarostean bi urte egin ondoren literaturari ekin zion. Errusierazko prosaren sortzaileetakoa izan zen, eta oso aintzat hartua izan zen estilista gisa. Bere lehen obra (Bidaiak Moskutik) argitaratu zuenean, inperioaren historialari izendatu zuten. Errusiako historia izan zen haren obra nagusia.