Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karanka de la Hoz, Aitor

Arabar futbolaria (Gasteiz, 1973). Athleticeko harrobian egindako erdilaria. 1993an estreinatu zen Espainiako Ligan Athleticen talde nagusiaren eskutik. Bertan lau denboraldi egin ostean, 1997. urtean Real Madrid taldera joan zen. Bihotzeko gaixotasun larri bat gainditu ondoren, bere aurreko joko maila berreskuratu du Karankak. Real Madridekin hiru urtez jokatu ostean erdietsi dituen tituluen artean, hauek dira nagusiak: Europako bi kopa –1998 eta 2000. urteetan–, Superkopa bat, 1998an, eta Kontinenteen arteko beste kopa bat, 1998an.