Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karaktere ezagutza

Konfigurazioen konparazio metodoak ordenagailu edo konputagailu batek irakurtzen dituen karaktereen formari egokitzeko prozesua, forma edo irudi horiek zein karaktere alfanumeriko edo puntuazio marka adierazten duten jakiteko. Letra tipo eta formatu aukera ugari egoteak (letra beltzak, etzanak…) karaktere forma desberdin asko eragiten ditu, eta horregatik kataktereen ezagutzan hutsegiteak sor daitezke. Sistema batzuek letra tipo eta neurri ezagunak bakarrik erabiltzen dituzte, testu tratamendurik gabe; zehaztasun maila handiak lortzen dituzte, baina haientzat bereziki inprimatutako testuekin bakarrik lan egin dezakete. Beste sistema batzuek konfigurazioen konparazio teknika oso landuak erabiltzen dituzte letra tipo eta neurri berriak ikasteko, eta nahiko zehaztasun maila ona lortzen dute.