Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karakterologia

iz. Psikol. Gizakien izaeraren ezaugarriak aztertzen dituen psikologiaren adarra. Heymans eta Wiersma holandar psikologo eta medikuen karakterologia da ezagunena, XX. mendearen hasierakoa. Horiek diotenez gizaki guztiek dute jaiotzetiko izaera aldagaitza. Azterketak egin zituzten gizaki guztien izaerak sailkatzeko, eta gertaeren aurrean zuten hunkigarritasuna, ekintzarako zaletasuna eta gertaeren ondorengo jokaera aztertuta, zortzi izaera mota bereizi zituzten: izaera urduria, sentikorra, suharra, grinatsua, odolezkoa, geldoa, amorfoa eta epela.