Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karakul

iz. Zool. Asiako erdialdeko Aral itsaso inguruetako ardi mota, izen bereko larrua lortzeko hazten dena. 70 cm inguru garai izaten da. Isats lodia izaten du. Arkumeek ile beltz ilun distiratsua izaten dute gorputz osoan. Hamar egun bete aurretik hil behar dira arkumeak, ile kiribilak leuntzen hasten baitzaizkie bestela; larrugintzan breitschwanz deritza larru mota horri. Arkumea hamar egun baino gehiago dituela hiltzen bada, berriz, astrakan larrua egiten da, bestea bezain fina ez dena.