Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Johnson, Philip Cortelyou

Estatu Batuetako arkitektoa (Cleveland, 1906). Filosofia ikasketak egin zituen Harvarden. 1932an New Yorkeko Arte Modernoko Museoko arkitektura saileko zuzendari izendatu zuten eta urte hartan bertan The International Style: Architecture since 1922 (Nazioarteko Estiloa: Arkitektura 1922tik aurrera) arkitektura modernoari buruzko lana eman zuen argitara Henry-Russell Hitchcock-ekin batera. Mies Van der Rohe arkitektoaren ikasle izan zen, eta haren eragina nabari zaio. Hasieran forma zuzenak eta beirate handiak baliatu zituen bere lanetan, baina geroago forma biribilagoak erabili zituen. Garrantzi handia ematen dio etxe barruko espazioari. Haren lan aipagarrienak: Cambridge-ko etxea, Lincoln Center-go antzokia, Beirazko etxea.