Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Johnson, Jay Jay

Estatu Batuetako tronboi-jotzaile eta musikagilea (Indianapolis, 1924). Jazz modernoaren lehenengo tronboi-jotzailea izan zen. Bop-a eta Miles Davisen cool-a zituen oinarri eta Davisekin jo zuen 1949-50 urte bitartean. Gerora bere boskotea osatu zuen Kai Winding tronboi-jotzailearekin eta beste hiru kiderekin.