Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Johnson, James Weldon

Estatu Batuetako idazlea (Jacksonville, 1871 - Wiscasset, Maine, 1938). Hegoaldeko estatuetan nabari zen arrazismo joerak desagerrarazteko borrokan eman zuen bizitza. Beltzen Garapenerako Nazio Elkartearen bultzatzaileetako bat izan zen. Lan ezagunenak: The autobiography of an ex coloured man (1912, Beltz izandako baten autobiografia), autobiografia, Black Manhattan (1930, Manhattan beltza), New Yorkeko beltzen bizitzari buruzko soziologia ikerlana, eta bi olerki bilduma; Fifty years and Other poems (1917, Bost urte eta beste poema batzuk) eta God’s trombones (1927, Jainkoaren tronboiak).