Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Paulo Ia

(Albino Luciani jaiotza izenez). 261. Aita Santua 1978ko abuztutik urte bereko iraila arte (Forno di Canale, 1912 - Erroma, 1978). Italiako Bellunoko apezpikutegiko bikario nagusi izendatu zuten 1947. urtean eta Catechesi in bricole (1947, Dotrina apurrak) liburua eman zuen argitara bertan. Vittorio Venetoko apezpiku izendatu zuten 1958an, Veneziako aitagoi 1969an, Italiako apezpikuen konferentziako lehendakariorde 1972an eta kardinal 1973an. Paulo VI.aren lekua hartu zuen 1978ko abuztuan, baina handik hogeita hamairu egunetara hil zen. Hipotesi ugari zabaldu ziren Joan Paulo I.aren heriotzaren inguruan, baita heriotza hori bestek zuzenean eragin zutela ere.