Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Krisostomo, santua

Elizako doktorea (Antiokia, 349 - Kapadozia, 407). Predikari ospetsua izan zen (horregatik Khrysostomos, “urrezko ahoa” grekoz) eta Konstantinoplako aitagoi izendatu zuten 398. urtean. Ez zuen onartu goi mailako eliz gizonen handikeriazko bizitza eta kargua kendu zioten Kaltzedoniako sinodoan (403). Herria haren alde matxinatu zen, baina une batez Konstantinoplan egon ondoren, Kaukaso aldera jo zuen oinez erbeste bidean. Kapadozian hil zen 407an. Obra aszetikoak (Errege baten eta fraide baten bizitza paraleloak), dotrinazkoak (Bataioko katiximak) eta predikuak (Homiliak) idatzi zituen.  v  Jaieguna, irailaren 13a.