Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Luxenburgokoa

(Itsua deitua). Bohemiako erregea 1310-1346 urteetan (1296 - Crécy, 1346). Henrike VII.a Germaniako enperadorearen semea zen eta Elisabet Bohemiakoarekin ezkondutakoan bihurtu zen bertako errege. Luis IV.a Bavariakoari lagundu zion Federiko Habsburgokoaren aurka eta Frantziako erregeari flandestarren kontrako gerran. 1340. urtean itsu geratu zen eta Crécyko guduan hil zen 1346. urtean. Bohemiako erregeen lurrak zabaldu zituen Silesia, Lusazia eta Moraviara, baina guztiz pobre utzi zuen bere herria, gerrengatik.