Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isherwood, Christopher

Estatubatuar idazlea, Britainia Handian jaioa (Disley, Cheshire, 1904 - Estatu Batuak, 1986). 1939an alde egin zuen Estatu Batuetara, eta 1946an lortu zuen bertako hiritartasuna. Nobela ugari idatzi ditu, besteak beste, A Single Man (Gizon ezkongabea), A Meeting by the River (Ibai ondoko topaketa), The Last of Mr. Norris (Norris jaunaren azkena) eta Goodbye to Berlin (Berlin-eri agurra) geroago The Berlin Stories (Berlineko istorioak) liburuan elkarrekin argitaratuak; antzerki lan baten oinarri izan zen I Am a Camera (Kamera naiz) eta komedia musikal baten oinarri izan zen Cabaret. Condor and the Cows (Kondorra eta behiak) bidaia liburua ere idatzi zuen eta Lions and Shadows (Lehoiak eta itzalak) eta Kathleen and Frank autobiografiak, eta baita antzerki poetiko bat ere, On the Frontier (Mugan), W.H. Audenekin batera.