Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isgur, Nathan

Estatubatuar fisikaria (Houston, Texas, 1947). Torontoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta 1974an lortu zuen doktoregoa. Berak eta bere lankideek erakutsi zuten quantum-aren indar kromo-dinamikoak funtsezkoak direla quark-ak ulertzeko. Berak eta Gabriel Karlek proposatu zuten 1978an gaur egun oraindik ere protoiaren eta neutroiaren eredu estandarra den 3 quark-en eredua. Steacie saria (1986), Herzberb domina (1984) eta Rutherford domina (1989) irabazi ditu.