Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isère

Frantziako hego-ekialdeko departamendua. 7474 km2 eta 935.500 biztanle (1982). Hiriburua: Grenoble. Isère eta Rhône dira departamenduko ibai nagusiak. Hegoaldea eta ekialdea lurralde menditsuak dira (Alpeak); iparraldean eta mendebalean ordokiak dira. Marmore eta arbel harrobiak daude. Ehun, paper, burdina eta altzairu industriak; elektronika, botika eta ikerketa nuklearra. Isère ibaian eta bere adarretan zentral hidroelektriko asko dago. Ibarretan lurra emankorra da, eta laboreak eta mahatsondoa lantzen dira. Hiri nagusiak: Fontaine, Vienne eta Voiron.