Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isfahan

Irango erdialdeko probintzia. 104.550 km2 eta 93.157 biztanle. Tabakoa, kotoia, fruituak. Tapizak eta eskulangintza aberatsa.  v  Irango erdi-mendebaleko hiria, izen bereko probintziaren hiriburua. 661.510 biztanle. Nekazaritza eta eskulangintza, tapizak batez ere. Antzina Aspadana zeritzan. Musulmanek hartu zuten 644. urtean, eta 1387an Timur-ek suntsitu zuen hiria. Mezkita Handia.