Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isidoro Sevillakoa, santua

Espainiar idazlea (Sevilla, 560 - Sevilla 636). Espainiako Eliza Katolikoaren antolatzailea. Toledoko IV. Kontzilioaren zuzendaria izan zen, han bateratu zen Espainiako liturgia. Bere lana oparoa bada ere, Etymologiae da aipagarriena, hogei aleko entziklopedia, Braulio santuak antolatu zuena eta maisu eskolastikoen oinarri izan zena. Bertan agertzen diren gaiak hauek dira, besteak beste: gramatika, erretorika, aritmetika, geometria, musika, astronomia, medikuntza, legeak, Biblia, teologia, Eliza eta sektak, hizkuntzak eta herriak, lexikologia, anatomia, zoologia, geografia, arkitektura, etab.