Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Aragoikoa, santua

Portugalgo erregina (Zaragoza, 1271 - 1336). Aragoiko Petri III.a Handiaren eta Suabiako Konstantzaren alaba. 1282an Dom Diniz Portugalgo erregearekin ezkondu zen. Portugalgo eta Kataluniako gorteen arteko harremanak hobetzen saiatu zen. Urbano VIII.ak kanonizatu zuen, 1625ean.  v  Jaieguna, uztailaren 8an.