Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isaak

Bibliako bigarren aitagoien hebrearra. Abraham eta Sararen seme bakarra izan zen. Jainkoak Abrahami, fedea eta esanekotasuna frogatzeko, bere semea sakrifikatzeko eskatu zion. Sakrifizioa amaitzear zegoela, ordea, aingeru batek salbatu zuen Isaak. Bere lehengusu Rebekarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituen: Esau eta Jakob. Genesi liburuak ematen du Isaak-en bizitzaren berri.