Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isaac, Heinrich

Frantses-flandestar musikagilea (?, 1450 - Florentzia, 1517). Flandriarra zela esan ohi zuen. Italian bizi izan zen gehienbat. Lorenzo Mediciren zerbitzari egon zen Florentzian, 1484-1492 urte bitartean, organo-jotzaile, koru zuzendari eta haren seme-alaben irakasle. Gorteko musikagilea izan zen Innsbruck-en 1497an. Konstantzako katedraleko apaiz-biltzarrak musika lan sorta bat egiteko eskatu zion ospakizun handietarako. Lan horri Choralis Constatinus deritza, eta 1509an bukatua da. Eliza urterako hirurogei mezek osatzen dute, eta musikaren historiako dokumenturik interesgarrienetakoa da. Eliza musika, kantuak eta musika tresnentzako obrak idatzi zituen, batez ere.