Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isaak Ia, Komneno

Bizantzioko enperadorea (1005 inguruan - 1061). Jenerala zen turkiarren kontrako guduen garaian, eta 1057an gudarosteak enperadore aukeratu zuen. Migel VI.a enperadorea erregetzatik bota ondoren, bi urtez izan zen errege; gero abdikatu eta monasterio batera joan zen. Berrikuntzak egitearen aldekoa izan zen bere agintaldian.