Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigoien Etxebarria, Alfontso

Bizkaitar idazle eta euskaltzain osoa (Bilbo, 1929 - Bilbo, 1996). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Salamancan. Euskaltzaindiko idazkaria izan da eta euskal filologiako katedraduna da Deustuko unibertsitatean. Bertsolaritzaren aldeko lan handia egin zuen 1950. urtetik aurrerakoetan, bultzatzaile, antolatzaile eta gai jartzaile moduan. Euskal morfologia eta deklinabideari buruzko lan jakingarriak eman ditu argitara. Beste lan ugari Anaitasuna, Egan eta Euskaltzaindiaren Euskera agerkarietan plazaratu ditu. Poesia sari ugari jaso ditu, eta zenbait poema bilduma argitaratu: No zen to. Herrian gara bizi (1979). Horrez gainera,Sorterriaren alde autobiografia moduko lana idatzi zuen. Zendu zen arte jarraitu zuen ohikoak zituen alorrak lantzen, morfologia, toponimia eta onomastika hizkuntzalaritzari dagokionez, eta poesia literaturgintzaren alorrean. De re philologica linguae vasconiacae liburu saila osatzen duten aleak, esaterako, 1988tik 1996ra bitartean eman zituen argitara (1988, 1991, 1993 eta 1996). 1990. urtean Hi eta ni garade zu, to ez date no argitaratu zuen, eta 1991koa da Sobre toponimia del País Vasco Norpirenaico lana. 1993an Toponimia Vasca y dialectología argitaratu zuen, eta 1996an Bibliako eta Grezia zaharreko pertsona-izenak (Nombres de persona de la Biblia y de la antigua Grecia).