Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigarai Irigarai, Anjel

(«Apat-Etxebarne») Nafar mediku, idazle eta euskaltzain osoa (Bera, 1899 - Donostia, 1984). Pablo Fermin Irigarayren semea. Gure Herria, RIEV, Yakintza, Príncipe de Viana eta Egan aldizkarietan eman zituen argitara, euskaraz eta gaztelaniaz, lan aipagarrienak. 1928. urtean Kixoteren kapitulu bat itzuli zuen Don Kijote-ren atal bat euskeratua izenburupean. 1951. urteaz geroztik Egan aldizkariko zuzendaritzako kidea izan zen Antonio Arrue eta Koldo Mitxelenarekin batera. Obra nagusiak: Euskal-Literatura-ren bilduma laburra, Euskalerri-ko ipuiñak (1957), Prosistas navarros en lengua vasca (1958), Literatur-eskuararen inguruan (1959) eta Una geografía diacrónica del euskara en Navarra (1974).