Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigoyen, Ramón

Nafar idazlea (Iruñea, 1942). Filologia klasikoa ikasi zuen Iruñeko eta Salamancako unibertsitateetan. Latina, frantsesa, gaztelania eta grekoa menderatzen ditu. Atenasen bizi izan zen hainbat urtean. Greziako poeta zahar eta modernoen eragina jaso zuen (Elytis, Kavafis, Seferis), eta haien poemak itzuli izan ditu gaztelaniara. Bi poema bilduma idatzi ditu: Cielos e inviernos (1979) eta Los abanicos del caudillo (1982). Ezaguna da egunkarietako iritzi emaile gisa, eta erlijioaren kontrako jarreragatik bezala erotismoaren ikuspegi bereziarengatik ere. Hitz lauz El humor de los amores (1989) eta (P)uñaladas (1991) idatzi ditu.