Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigaray Imaz, Jose Angel

Nafar olerkaria (Iruñea, 1942). Aingeru Irigarayren semea. Ez dok Amairu taldeko kidea izan zen. 1977. urtean Irun Hiria saria jaso zuen Kondairaren ihauterian poema bildumari esker. Obra nagusiak: Oñazez (1977) eta Bizi minaren olerkian (1986), olerki bildumak; Euskera eta Nafarroa (1973), Bidasoa, poza eta miña (1973). Biologiako lanetan ere parte hartu du (1980, Estudio ecológico y económico de las repoblaciones coníferas exóticas). Egun, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiaren gerizpean sortutako Kafe Antzokiaren arduraduna da.