Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigoien Mitxelena, Roman

Gipuzkoar sendagile eta olerkaria (Oiartzun, 1904 - Altza, 1978). Medikuntzako ikasketak Valladoliden eta Madrilen egin ondoren Altzako sendagile egin zen. Olerki gehienak Olerti agerkarian eman zituen argitara. Aita Onaindiak plazaratu zuen bere Antologian Romanen Nik zer ez egin, zer ez eman …? olerkia.