Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigoien Aranberri, Imanol

Gipuzkoar olerkari eta margolaria (Altza, 1940). Joan Mariren anaia eta Romanen semea. Ekonomia ikasketak egin zituen. Aurretik beste margolariekin batera erakusketaren batean parte hartu zuen, eta 1980an egin zuen bakarka lehen pintura erakusketa, Oiartzunen. Margolana eta poesia uztartzen saiatu izan da bere poema bilduma bakarrean: Argiaren barne-distantziak (1989, Lizardi saria).