Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inozentzio IIIa

175. Aita Santua (Anagni, 1160 - Erroma, 1216). 1198. urtetik hil arte izan zen Eliza Katolikoaren buru. 1198ko enperadore hautatzea zela eta, elizak horretan eta edozertan parte hartzearen aldekoa baitzen (teokrazia) Oton IV.a errege jartzen lagundu zuen. Hark, ordea, Inperioaren interesei eutsi zien, elizakoen kaltetan, eta Inozentziok eskomikatu egin zuen. Laugarren Gurutzadaren (1204) alde agertu zen. 1215ean Letrango Kontzilioa bildu zuen. Frantziako politikan parte hartu zuen, bai eta Ingalaterrakoan, Bulgariakoan eta Poloniakoan ere.