Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inozentzio IIa

Aita Santua (Erroma, ? - Erroma, 1143). 1130. urtetik hil arte izan zen Eliza Katolikoaren buru (166.a). Anakleto II.aren kontra aritu zen eta bere lana betetzea eragozi zizkion. Worms-eko Konkordatuan parte hartu zuen (1122). Petri Abelardoren kontra Sens-eko sinodoak hartutako erabakiaren alde agertu zen. Eliza eraberritzeko saioak egin zituen. Letrango II. kontzilioko buru izan zen.