Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inozentzio XIa dohatsua

246. Aita Santua (Como, 1611 - Erroma, 1689). 1676. urtetik hil arte izan zen Eliza Katolikoaren buru. Klemente X.aren ondorengoa. Eliza galikanoaren askatasuna ez zuen onartu, eta ondorioz Luis XIV.aren etsai bihurtu zen. Kontraerreformaren alde agertu zen. Kietismoa gaitzetsi zuen.