Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inoue, Yasushi

Japoniar eleberrigilea (Asahikawa, Hokkaido, 1907 - Tokio, 1991). Fikzio historikoa landu zuen bereziki. Zentzu horretan nabarmentzekoa da Tempo no iraka nobela (1957 Tempoko teilatuko teila), zeinean zorroztasunez deskribatu baitzuen Tang dinastiaren kulturako tresnak atzera Japoniara ekartzeko VIII. mendean Txinara joan ziren monjeen drama. Mundu modernoko bakardadea da bere lehen nobelaren, Ryoju-ren (1949, Ehiza eskopeta), gaia, eta oso harrera ona izan zuen. Horren ondoren Togyu (1949, Zezenketa) kaleratu zuen. Bigarren nobela horrekin bere fama handia lortu eta Akutagawa saria irabazi zuen. Tun-Huang (1959) nobelan XI. mendeko Txina islatu zuen eta Tun-Huang leize-zuloetan ezkutatutako altxorrak berpiztu zituen. Beste liburu arrakastatsu batzuk: Hyoheki (1956, Izotzezko horma), Futo (1963, Haizea eta uhinak), Saiiki monogatari (1969, Samarkandaz haraindiko bidaia). Kontakizun laburrak Auri gisakka no shogai (1951, Faltsutzailea) eta Lou-Lan (1959). Inouek Japoniako literatura sari garrantzitsu guztiak irabazi zituen, eta 1976an Kulturaren Ordena jaso zuen.