Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inozentzio VIIIa

Aita Santua (Genoa, 1432 - Erroma, 1492). 1484. urtean izendatu zuten Eliza Katolikoaren buru. Bizimodu limuriko gizona izan zen. Beldevere delakoa eraikiarazi zuen Vatikanon, bera bertan bizitzeko. Bere ahaideak jarri zituen bere gorteko kargu guztietan, eta eliza-karguen salmenta bultzatu zuen. Politika horrek Erroman Orsinitarren matxinada eragin zuenean, gogor ekin zien matxinatuei. Heretikoen eta sorginen kontra jardun zuen. Errege-erregina Katolikoek Granada hartu zutenean, ospakizun handia antolatu zuen (1492).