Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inozentzio Xa

Aita Santua (Erroma, 1574 - Erroma, 1655). 1644. urtean izendatu zuten Eliza Katolikoaren buru. Bere gorteari xumetasun apur bat eman nahi izan zion, aurrekoen aldean. Westfaliako itunak erlijioari buruz zioenaren kontra agertu zen (1650). Vatikanoko administrazio-antolakuntzaren oinarriak jarri zituen (gerora Estatu Idazkaritza izango zena).  v  Inozentzio X.aren irudi bikain ospetsu bat bada, Velázquezek 1650ean Erroman egina. Berninik ere erretratatua egin zion, marmorezko busto batean (1648-1650).