Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibáñez, Francisco

Espainiar komiki egilea (1936). Espainiako komikiaren historiako pertsonaia ezagunenetakoa, Mortadelo pertsonaia hain zuzen (Mortadelo y Filemón, agencia de información), sortu zuen. Bera izan da, gainera, Bruguera eskolaren estiloa finkatu duena, kostunbrismoa, kritika soziala eta pertsonaien nortasunean eta abenturen nolakotasunean nabari den surrealismo kutsua bateratuz. 1969tik aurrera TIAren agente (Lurreko eta Aireko Ikerketa Teknikari) bihurtutako Mortadelo transformista famatuaz eta bere ugazabaz gainera, komikien munduko asmaketa bikainenetakoak egin zituen, esate baterako, 13 Rue del Percebe, orrialde bakarrean etxebizitza oso bati bizia emanez komiki lerro bakoitzean istorio bat kontatzen duena, edota Rompetechos; La familia Trapisonda, un grupito que es la monda; El botones Sacarino eta Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio.