Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibáñez Gorostidi, Francisco

(«Paco Ibáñez» deitua). Gipuzkoar kantaria (Aduna, 1934). 14 urte zituela Parisen hartu zuen bizilekua. Musika ikasketak bertan egin zituen, eta Italian (Andrés Segoviarekin). Lorca, Góngora, Cernuda, Alberti, Hernández, Blas de Otero eta abarren poemak musikatu eta abestu ditu; Parisko Olinpian, besteak beste. G. Brassens-en poemak ere itzuli eta kantatu ditu. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatu izan du. 1999an Imanol Larzabal, Joxan Goikoetxea, Joserra Senperena eta Txema Garcés musikariaren laguntzaz osatutako Oroitzen diskoa kaleratu zuen. Disko horretan, umetan Adunako Apainkintza baserrian emandako urteetan ikasitako eta abestutako euskal kantuak bildu zituen.