Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibáñez Irribarria, Francisco

Arabar musikaria (Oion, 1951). Aita Oiongo musika bandako zuzendari zuen, eta harkein egin zituen lehen musika ikasketak. Hamaika urterekin Seminarioan sartu eta solfeoa eta harmonia ikasi zituen. Harmonia, kontrapuntu, fuga eta konposizio ikasketak egin zituen Bartzelonako Kontserbatorioan, Bilbokoan eta Jesus Guridi Musika Eskolan. Musikaz gainera, hezkuntza zientzietan lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskolan irakasle da 1984. urteaz geroztik, eta 1998an zentro hartako zuzendari izendatu zuten.