Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibar Azpiazu, Jose Manuel

«Urtain» Gipuzkoako harrijasotzaile eta boxeolaria (Zestoa, 1943 - Madril, 1992). Harri jasotzen fama hartu ondoren, boxeoan hasi zen 1968. urtean eta garaipen handiak lortu zituen hurrengo urteetan (Europako txapelduna pisu astunetan, 1970. eta 1971. urteetan). Madrilen bere burua hil zuen 49 urte zituela.