Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibáñez Sacristán, Augusto

(“Titin III” deitua). Errioxar pilotaria (Tricio, 1969). 1992an egin zuen debut profesionala Errioxako Baños de Río Tobían. Orduz geroztik, lehen mailako eskuz binakako Espainiako Txapelketan txapeldunorde izan zen 1992-1993 denboraldian eta txapeldun 1993-1994 eta 2000. urteko txapelketetan. 1997an Euskadiko lau t’erdiko txapelketan bigarren sailkatu zen. Aspe enpresari lotutako aurrelaria da.