Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holliday, Judy

(Jaiotza izenez, Judith Turin). Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1923 - New York, 1965). 1944an hasi zen bigarren mailako antzezle lanetan Hollywooden: Greenwich Village, Something for the boys, filmetan. Ez zen gustura geratu lan horiekin eta Broadwayra itzuli zen, eta lan bikainak egin zituen bertan, Born Yesterday (1950, Atzo jaioa), Adam´s rib (1949, Adanen saihets hezurra), filmetan adibidez, azkena Spencer Tracy eta Katharine Hepburn-ekin batera. Beste film ezagunetan ere lan egin zuen: The marrying kind (1952, Ezkontzeko modukoa), It should happen to you (1954, Gerta lekizuke).