Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hollows, Frederick Cossom

Australiar oftalmologoa (Dunedin, Zeelanda Berria, 1930 - Sydney, 1993). Zeelanda Berrian eta Britainia Handian egin zituen ikasketak. 1965ean, Australian, Hego Gales Berriko Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Galesko Printzearen Erietxeko oftalmologia saileko buru, Sydneyn. Bertako indiarrak artatzeko mediku zerbitzua sortu zuen, eta itsumena sortzen duten begi infekzioei aurrea hartzen aitzindari izan zen. Eritrean, Austcar-rekin batera, itsumenari aurrea hartzeko programa bat bultzatu zuen. Programa horren barruan, medikuak prestatu zituen ebakuntza oftalmologiko errazak egiteko, eta plastikozko lenteak sortzeko fabrika bat zabaldu zuen. Aurrerago, antzeko proiektuetan parte hartu zuen beste herrialde batzuetan: Vietnam, Bangladesh eta Nepalen, besteak beste.