Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holley, Robert William

Estatu Batuetako biokimikaria (Urbana, 1922 - 1993). New York-eko Cornell unibertsitatean lan egin du. Bigarren Mundu Gerra garaian penizilina sintetizatu zuen taldeko kide izan zen. Gero azido erribonukleiko transferentearen (ARN) egitura kimikoa ikertu zuen. Molekula hori funtsezkoa da kode genetikoaren eta proteinen sintesiaren interpretaziorako. Lan horiengatik, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, H. G. Khorana eta M. W. Nirenberg-ekin batera (1968).