Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Holling, Crawford

Kanadar zoologo eta ekologoa (Theresa, New York, 1930). Bost urte zituela, familiarekin Kanadara joan zen bizitzera. zoologia eta ekologia ikasketak egin zituen Torontoko Unibertsitatean, eta Britainiar Columbiako Unibertsitatean. Bere lanaren xede nagusia aldaketen edo nahasmenduaren aurrean sistemek beren egiturari nola eusten dioten aztertzea izan da; adibidez, harrapariek harrapakinen aurrean nola erantzuten duten aztertu du. Urteetan ekologia zientzietako katedraduna eta zoologia saileko irakasle izan da Floridako Unibertsitatean.