Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herzberg, Gerhard

Kanadako fisikaria, jatorriz alemaniarra (Hanburgo, 1904 - Ottawa, Kanada, 1999). Naziek Alemaniatik egotzi zutelarik, Kanadako Saskatchewan-eko unibertsitatean irakasle izan zen (1935). Gero Chicagon eta Ottawan lan egin zuen. Analisi espektroskopikoaren ikerketen ondorioz, molekula askoren egitura elektronikoa eta geometria aurkitu zituen, besteak beste, erro askeena. Herzberg-en lanak direla eta, kometen atmosfera eta izar arteko espazio hobeto ezagutzeko modua izan da. 1971ko Kimikako Nobel saria irabazi zuen.