Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hertzsprung, Ejnar

Danimarkar astronomoa (Fredericksberg, Kopenhage ondoan, 1873 - Roskilde, 1967).  Kimika ingeniaritzako ikasketak egin zituen Kopenhagen, eta San Petersburgon lan egin zuen gero, Danimarkara itzuli baino lehen, astronomo independente gisa. 1902an Göttingenera gonbidatu zuten, Karl Schwarzshildekin lan egitera, eta 1909an elkarrekin joan ziren Potsdameko astrofisikako behatokira. 1919-1944 bitartean Leiden behatokian egon zen, Herbehereetan, azkeneko bederatzi urteak zuzendari gisa. Ejnar Hertzsprung kolorezko magnitude diagrama asmatzeagatik da batez ere ezaguna, baina horretaz gainera, Magallanes Txikia Hodeiraino distantzia zehaztu zuen, Pleiadeen izar multzoko izarren mugimendu, kolore eta magnitudeak zehaztu zituen, eta izar bikoitzen milioi bat kokaleku neurtu zituen.