Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haley, Alex

Estatubatuar idazlea (Ithaca, 1921 - Seattle, 1992). Miles Davis musikariari eta Malcom X politikariari eginiko elkarrizketak izan zituen hastapenak kazetaritzan eta literaturgintzan. Malcom X-i egindako elkarrizketa liburu moduan argitaratu zen (1965, Malcom Xen autobiografia) eta arrakasta handia izan zuen, bereziki beren eskubideen alde borrokatzen ziren amerikar beltzen artean. Arrakasta horrek bultzatuta ekin zion Sustraiak saga idazteari, hots, bere familiaren jatorria arakatzeari, Afrikatik esklabo gisara ekarri zituzten haietatik hasita. Milioika ale saldu zituen Sustraiak lanak, 26 hizkuntzatara itzuli zuten, eta are handiagoa izan zen arrakasta telebistara eraman zutenean. Pulitzer saria eman zioten Haleyri 1977an.