Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Halevi, Judah

Olerkari eta filosofo judua (Tutera, 1080 inguruan - 1140 inguruan). Iberiar Penintsulako judu literaturan olerkaririk handienetakoa izan zen. Adiskidetasuna, maitasuna eta bere herriaren sufrimendua gai harturik olerki sakonak idatzi zituen. Bere erlijio gaietako abestiak juduen liturgian sartu dira. Bere obra nagusia: Sefer ha-Kusari izenekoa da. Bertan, liburuaren azpitituluak dioen bezala («erlijio zapalduaren defentsarako frogak eta arrazoiak») judu erlijioa kristautasunaren eta Islam erlijioaren gainetik jartzen ahalegintzen da lehenik. Bigarrenik egia ezagutzeko filosofia aski ez dela eta Jainkoak azaldutako erlijioa gehiago dela azaltzen du. Kontatzen denez, zaharturik Jerusalemerantz abiatu zen, baina iristear zela zaldi batek hil zuen.